andreasetagudrun

EL IMPERIO CONTRA-ITACA · L’EMPIRE CONTRE-ITHAQUE

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2010/06/05 at 13:48

bai,

orain,

nahiago dut galera bizi;

saiatu

eta garaitua izan

ordez

orain,

nahiago dut gure lasaitasuna,

emozio eza,

alaitasuna galdu ostean

bainuontziko txigorgailua baino

bai,

orain,

ez naiz lotsatzen esateaz,

ez dudala iraultza nahi

kontrairaultzaileen zaborra ez entzutearren soilik

orain,

nahiago dut

belarri atzean soinu apal jarraia jasan

zarata bikainen osteko ixiltasun zarpailak patitu beharrean

nahiago zaitut zu: maitea

zu: arrunt eta lehun

zu: etxe okertu horma zikinezko

zu! nahi zaitut bikaintasunetik urrun

nire lepoetatik gertu

zu! nahi zaitut burukomin arin

ezpain garaitu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: