andreasetagudrun

Archive for 2010(e)ko abuztua|Monthly archive page

txerrikiak zabörrara!

In panfletoak · Pamphleten on 2010/08/30 at 06:50

21 PROLETARIO

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2010/08/02 at 18:35


21 PROLETARIO

 




Gure belaunaldiak ez du klase ertaina izatea amesten ere,

gurasoek baina titulazio maila altuagoarekin soldata baxuagoa

eta lanpostu ezegonkorrak izango ditugu.

 

Gure belaunaldiak ez du alienazioa suarekin konpontzeko zilegitasunik:

ez du Leninen jainkozko bortizkeria ezta Stalinen bortizkeria mitikoa praktikatuko,

ez kutxazainen ez enpresaburuen aurka.

 

Gure belaunaldiak ez du emantzipazioa edo erreakzioan

esku laua edo ukabila hodeietara altsatuko,

armiarmak, elefanteak edo mailuak haizatuko.

 

Gure belaunaldia ez dute droga hilkorrek aurretik eramango,

ez dugu epikarik, ez bidaia iniziatikorik, proiekturik, errebeldiarik,

mediokreak gara Afganistanen hiltzen gaituztenean gudan

-anai-arrebak hiltzen ditugula Ekologisten aginduz-,

mediokre nahi gaituzte Duisburgen hiltzen gaituztenean tankerik ez den desfilean,

gure musikek ez dute hitzik, ez da 2010a proletariek Verdi abesten duteneko garaia,

ez da 2010a Wagner barrikadetan langileekin dagoenekoa,

ez da 2010a komunetan Beethoven abesten denekoa,

gure musikek ez dute hitzik, ez dute erritmorik binario alientatutik landa,

gure jaiek ez dute zoriontasunik, tristeziarik,

gure jaietan ezin da dantzatu, ezin da lardaskatu, ezin da narkotikorik kontsumitu,

gure jaietan ezin da jendea ezagutu, ez dago gure geuretzako lekurik ere han.

 

Mediokre nahi gaituzte

eta guk airerik gabe gelditu arte nahi dugu maitatu.