andreasetagudrun

Archive for 2011(e)ko apirila|Monthly archive page

PASTELDEGIKO ALIATUAK [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2011/04/06 at 08:44

PASTELDEGIKO ALIATUAK [poetische samizdat]

UMPS-aNGIOLILLOpAMPHLETISTiNEN

 

»Gure baitan daude biak

tiranoak eta askatzaileak

pairatzaileak eta umiliatzaileak

hurrupatzaileak eta esplotatuak«

NXG parafraseatuz

 

Elkarren etsai garela antzeztu dugu

eta hala ez dela dioenak

osteratxoa egingo du epaitegietan

adierazpen errebisionista egiteagatik.

 

Gure jokoa ez dugu ulertu nahi izan:

batzuek garagardoak besteek kafesneak,

batzuen freskagarria besteen ron-kola,

beltzez dugula bisaia estaltzen batzuk

eta makilaje eta gelez atontzen besteek.

 

Ez dugu ezer ulertu nahi izan

geure buruetan zaudetenez

ez zenezaten azken instanteraino

deus ere jakin:

irrati formulak entzuten ditugu eta piraten uhinak,

raveeta parte hartzen dugu eta harizko laukoteen atzean eseri,

begi-puntuan zaituztegu esnobak eta pretenziosak

[-A-ANTI-ANTIGAFAPASTISTAK!-]

duela hogei berramona ginenok

edo duela hogei minutu heldu garenok berdin egiten dugu garraxi,

zazpiehun euristen eskuekin segapotoetako dezibelioetan

rap azpiproletario yankeea entzutea laket zaigu.

 

Jomugan zaituztegu zibilizazioen eta

herrien arteko guden sustatzaile errebeldeak,

pedofiloak eta gerontofiloak gara.

Poligamo asexualok gurtzen dugu

Malcolm eta Maradona,

Keny eta Karl, Dj Msn eta Manfred Mann.

]EZ DUGU PASTEL PUSKETA NAHI,

PASTELDEGIA NAHI DUGU![1

Ez gara aliatuak

talde bera dugu osatzen.

Zelula bakoitzean haragitzen dugu

abangoardia eta erretagoardia:

koadroak gara, liderrak eta ardiak

dominatzaileak eta dominatuak,

hiperklasetarrak zerrendan zaudete -paperetan-

eta hemen egotearen beldur dena ere

trenean sartuko da: Maximilien da gurekin,

zerbitzariak, komun garbiltzaileak, maisuak,

arratoiak gara eta katuak2.

1Yorckstrasseko zubian zuriz:  WIR WOLLEN NICHT EIN STUCK VOM KUCHEN

WIR WOLLEN DIE GANZE BÄCKEREI!

2Tyler Durden »You are not your job. You’re not how much money you have in the bank. You’re not the car you drive. You’re not the contents of your wallet. You’re not your fucking khakis. You’re the all-singing, all-dancing crap of the world«.





14 PASTELDEGIKO ALIATUAK pdf

14 lxs aliadxs de la pastelería pdf

pasteldegiko horman ikusiko gara!

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<

[zuzeu.com [andreasetagudrun.wordpress.com/-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [bilingualсамиздат

2011ko apirila, Bilbo (Libia)// 219 Germinal 15 Quintidi, Bilbo (ليبيا)

a.baader&g.ensslin

Advertisements