andreasetagudrun

Posts Tagged ‘gudrun ensslin’

Askatasuna da txortan egitea parkeetan [Margarit | Tucholsky] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten,panfletoak · Pamphleten on 2013/05/28 at 07:13

IMG_1554

Ez dugu astirik egia esateko. Beste batzuk esan dute. Joan Margariti (Sanaüja, Katalunia, 1938) Bartzelonako udalak moldatu zion poema hura. Zentsura sinpatikoa: moldaketa. Edizioaren kontrako lana. Esanahiak zorroztu beharrean lausotzeko teknika. Baina badakigu, Arrufat burkideak esan zigun, 2010eko greban lelo bat bihurtu zela Bartzelonan «askatasuna da egunsentia hasten denean/ greba orokorreko egun batean» hura. Eta guretzat oso da sexya poema bat lema bihurtzen denekoa. Berlinen Tucholskyren Soldaten sind mörder den bezala edo Txantrean Beti paratuko gara greba orokorraren alde! jartzen duenean bezala.

Bestalde Tucholskyren kantu/poema baten bi bertsio hartu ditugu. Bata grebari buruzko liburu eder batean aurkitu dugu, bestea sarean. Biak itzuli ditugu, azkar, presaka gabiltzalako. Etorkizunean bertsio hobeak eskeintzeko konpromisoarekin.

Jaso poemok pdf formatuan:

37 m30

Gora greba orokorra!

Andreas eta Gudrun [Angiolillo PamphletistInen]

@andreas_gudrun | ZuZeu

Post osoa irakurri »

Advertisements

Bolaño 2013ko urteurren apolitiko-posmodernoen aurka! [6 poema] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,panfletoak · Pamphleten on 2012/12/31 at 11:11

35bolaño

2013a heltzear dago eta aritmetikaren aginduz urteurrenok entzungo dituzu: Wagner, Diesel, Kavafis. Oportunismo zikin hori Lukácsek gorroto zuena, guretzako aukera bat da. Memoriaren bataila dago. Eta bataila politikoa dago tresna eraldatzaileei esan nahi dieguna esanarazteko aukera.

Zital horiek ahaleginduko dira azaltzen haien taldekoak direla: Rosa Parks ez zela gaur egun kexatuko Espainiako Erreinuko eskubide zibil eta politikoen ezdeustasunagatik, Stanislavski sobietarrak zinema alienatzailearentzat egin zuela lan (mmm tira, horretan ados geundeke), Robert Capa irudiaren borrokalari soila zela, Verdi ez zela okupazio militarraren aurkako artista abertzale bat eta Lutoslawskik Poloniako Langile Batuen Alderdiko karneta behartuta eskuratu zuela esango dizute.

Guri kezkagarriena Roberto Bolañorenaren gainean egingo diren irakurketa melengeak iruditzen zaizkigu. Eta Bastilla hartu zuten egunera arte poeta neotxiletarraren heriotzaren hamargarren urteurrena beteko ez bada ere, 2013a poeta azpimarratzen hasi nahi dugu.

Horregatik sartuko ditugu sudurrak azken libururaino eta saiatuko gara testuinguruak ulertzen. Neotxiletarrekin edo melodia infinituaren sindikatukoekin.

Hasteko hona Samizdat hau pdf formatuan:

35Bolaño

–jaitsi pdf-a ze blog formatua ez da bereziki apaina, lerroak irensten baititu dijitaltasunak–

Elite mundial eta lokalen amaieraren hasiera izan dadila 2013a!

Andreas eta Gudrun [Angiolillo PamphletistInen]

@andreas_gudrun | ZuZeu

Post osoa irakurri »

[kolabo:uberan] Iker ZALDUA + Gudrun ENSSLIN & Andreas BAADER

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/09/28 at 08:26

uberan.org atarian 2012eko irailan argitaratua. Testua Iker Zalduak, irudia Andreas eta Gudrunek.

«bihar inork ez diezadan esan ez dudala oroitzeko eskubiderik» [Ariel Dorfmanen zazpi olerki] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/09/03 at 16:45

LOPEZ DE LUZURIAGA, NADEXDA TOLOKONIKOVA ETA GAINONTZEKOAK LIBRE!

Hemen dakarzkizugu Ariel Dorfmanen Pruebas al canto (Nueva Imagen, 1980 Mexiko) liburutik hartutako zazpi olerki. Euskaratu ditugun poema gehienak ezin dira jatorrizko bertsioan zibernetikoki – bide ohikoak erabilita – aurkitu. Beraz, egoki baderitzozu, emazkiozu ere zure alboko gaztelaniadunari, espresuki takigrafiatu ditugu (itzulpen gerrillari honek badu zer hobetua, lagun gaitzazu beraz). Oso egokitzat ditugu abuztu-irail zapaltzaile honetarako. Tamalez Argentinako bertsook San Petersburgotik Donostiako Ospitalera, Arantzadiko baratzetatik Écijako supermerkatura irakur ditzakegu.

Ez ahaztu Dorfmanen lan bat euskaratu zuela Fito Rodriguezek: Herioa eta dontzeila, Txalapartak 2010ean argitaratua. Bestela ere, gai honi buruz hamaika lan badira euskaraz, Joseba Sarrionandiaren Kartzelako Poemak (Susa 1992/2011); Erramun Landaren grabatuei Koldo Izagirrek egindako olerkiak Harresi ostean pareta liburuttoan (Susa 2008), Stefan Zweigen Xake nobela ere – zentzu zabalean – halakoei buruz mintzo da (Alberdania 1999), autore askoren artean Haginetako mina osotu zuen Txalapartak (2008). Zerrenda luzea, egongo da inon sistematikoki jasoa, eskuratzen dugunean erakusgai jarriko dugu.

Hemen beraz gaurkoak PDFan:

dorfman

[!] Kasu: hemen behean dauzkazun olerkietan ez daude autoreak egindako bertso-tarteak eta sangriak errespetatuta, olerkiak egoki irakurtzeko telekargatu goiko PDFa, milesker.

Besarkada Arantzaditik:

Andreas eta Gudrun

@andreas_gudrun | ZuZeu

Post osoa irakurri »

[kolabo:uberan] Iban ZALDUA + Gudrun ENSSLIN & Andreas BAADER

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/07/26 at 17:40

uberan.org atarian 2012eko uztailan argitaratua. Testua Iban Zalduak, irudia Andreas eta Gudrunek.

«nire izebak plastikozko poltsa beltzetan sartzen ikusi ditut» Palestinako poesia 4/4 [Darwix+Xalax]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,martitzen pamphletarioak · faszikulukakoak on 2012/06/12 at 06:50

Literaturzale-burkide!

Hauxe duzu Palestinako Poesia Garaikidearen laugarren eta azken alea. Aurrekoak hemen:

1) Khaled Abdallah(1970 Gaza, Palestina), Zuheir Abu Xaieb(1958 Deir Al-Ghssun, Palestina) eta Mahmud Abu Haxax (Fuwwar eremua, Galileatik gertu, Palestina)

2)Abu Hawwax eta Abu Loz

3) Xeikh, Ghabarijeh eta Mohammed

Gaurko poemak pedeefe orlegian jaso:

32 palestina 4

Izan funtsa eta aurki arte!

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<
[web::zuzeu.com [blog::andreasetagudrun.wordpress.com [twitter::@andreas_gudrun [e-posta::andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHarategian [samizdatElebiduna [bilingualсамиздат [2012ko maiatza, Gaza (Walhalla- Boliwariańska Republika Walhalli)

Darwix2000 + Xalax2008 + Gudrun Ensslin &Andreas Baader

Post osoa irakurri »

«irribarre egiten zien bera hil zedin bederatzi hilabete itxoin zuten bisitariei» Palestinako poesia 2/4 [Hawwax + Loz] [poetische samizdat]

In kolaborazioak · Zusammenarbeiten,martitzen pamphletarioak · faszikulukakoak on 2012/05/29 at 09:37

Burkide, irakurzale, lagun, senide.

Martitzenarekin: MARTITZEN PAMPHLETARIOAK. Lehengoan gure lehenengo talka jaso zenuen:  Palestinako poesia garaikidearen bilduma bat 1/4. Interesgarria izan bazitzaizun, honakoa ere agian gogoko izango duzu. Halere ez du zertan. Gaur beste bi olerkari dakarkizugu eta: Abu Hawwax eta Abu Loz .

Jaso beraz, bigarren sorta hau pedeefean:

30 palestina b

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<

Gudrun Ensslin &Andreas Baader

  Post osoa irakurri »

«Egia esateko bost zailtasun» [Bertolt Brecht] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/05/09 at 10:05

Ezinbesteko tresna bat. Okindegira zoazela, kazetaria zarela, idazlea, fresadorea, DVD-CD saltzailea; twitter/identica sareetan talkaka ari zarela, Greba Orokorrean, lantokitik atera berri zarela zigarreta eskuan, Lanbide/Inem/PoleEmploie-ko itxaron gelan zaudela, amamarekin afaltzen, ilobari pardela aldatzen. Izan gertu Brechten hitzok pedeefean:

28 Egia Esateko Brecht

Andreas eta Gudrun

1935ko apirilean Parisen Willi Münzenberg-ek editatutako Unsere Zeit aldizkari antifaxistan inprimatu zuten Fünf Schwierigkeiten beim Screiben der Wahrheit saiakera: Egia idazteko bost zailtasun. Aldizkariko erredaktore nagusia Alexander Abusch zen. Walter Benjamin-en hitzetan testu honek «testu klasikoen kontserbagarritasun eta lehortasun mugagabe du»1.

Halere, denbora kontuengatik eta estilo aitzakiengatik ez dugu alemaneko testua itzuli. 1963an Salamankako unibertsitateko zuzenbide politikoko buletinetik itzultzea erabaki zuen gure itzultzaileen zelulak. Enrique Tierno Galvánek egin zuen bertsio historikotik hain justu. Galván jauna Alderdi Sozialista Herrikoieko fundatzaile izan zen eta 1978an PSOEn sartu zen. PSOE-PCE koalizioarekin izan zen Madrilgo alkate 1979 eta 1983 artean2.

Benjamin maisuaren laudorio infinituaren ostean ezer gutxi esan dezakegu. Testua mailua dela. Klasikoa dela. Eta iraultzak testu hau euskaraz behar duela. Gaur egun ere ez delako nahikoa eskuin muturraren aurka borroka egitea kapitalismoaren aurka borrokatzen ez bada. Maltzurtasunez, modu erabilgarri eta zehatzean egin behar delako. Eta Brecht burkideak azaldu beste hainbat modutan.

 >derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<
[web::zuzeu.com [blog::andreasetagudrun.wordpress.com [twitter::@andreas_gudrun [e-posta::andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHarategian [samizdatElebiduna [bilingualсамиздат [2012ko maiatzak 8, Finantza mundua eta kanitxeak garaitu 1945-2012 (Walhalla- Boliwariańska Republika Walhalli)

Bertolt Brecht35& Gudrun Ensslin &Andreas Baader

  Post osoa irakurri »

Uzki sexuaren alde greba orokorra berriz ere [Verlaine] [poetische samizdat]

In kolaborazioak · Zusammenarbeiten,panfletoak · Pamphleten on 2012/05/02 at 07:00

Obra ofizialez gainera, Paul Verlainek (Metz 1844–Paris 1896) zenbait olerki erotiko argitaratu zituen. Lehenak Amies izenarekin argitaratutako sei soneto izan ziren. 1867an anonimoki azaldu ziren eta ostera Parallèlement bilduman jaso zituen, frantsesez idatzitako poesia lesbianoaren maila gorentzat jo izan dira.

Post osoa irakurri »

[kolabo:uberan] Yolanda ARRIETA + Gudrun ENSSLIN & Andreas BAADER

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/04/27 at 17:37

uberan.org atarian 2012eko apirilan argitaratua. Testua Yolanda Arrietak, irudia Andreas eta Gudrunek.