andreasetagudrun

Archive for 2012(e)ko Iraila|Monthly archive page

[kolabo:uberan] Iker ZALDUA + Gudrun ENSSLIN & Andreas BAADER

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/09/28 at 08:26

uberan.org atarian 2012eko irailan argitaratua. Testua Iker Zalduak, irudia Andreas eta Gudrunek.

Advertisements

Greba orokorra! Bankuak eta supermerkatuak hustu! [Gebirtig, Minghan, Niemöller] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/09/17 at 08:00

Itzelezko exito politikoa izan dugu. Maiatzaren 2an aldarrikatu genuen Uzki sexuaren alde greba orokorra berriz ere! eta handik gutxira Hego Euskal Herriko eta Galizako gizarte eragile eta sindikatuek Greba Orokorra deitu dute hilaren 26rako.

Beraz. Martxan den iraultzarako gure ekarpenttoa egin nahi dugu honakoan ere. Ez ahaztu Internazionala ez badakizu, lehendik ere jaso ditugula panfletoetan bertsio herrikoia eta Arestirena. Grebaren gaiaren gainean ere, zoritxarrez, egunerokotasuna galdu ez duten hiru olerki panfletoratu genituen.

Honakoan langileriaren hiru klasiko jaso ditugu: Langabeen martxa, Burua ebakitzea ez da deus niretzat eta Naziak komunisten bila joan zirenean. Horrez gain, Txapis Otegi burkideak ezagutarazi digun olerki bat batu dugu, kapitalisten Niemöller dei genezakeena, Saint-Jean nardagarria hain justu.

Banatu, fotokopiatu eta afixak paratu!

[!] Langabeen martxa

Gaur greba! Aurki iraultza!

Andreas eta Gudrun [Angiolillo PamphletistInen]

@andreas_gudrun | ZuZeu

Post osoa irakurri »

[kolabo:uberan] Juankar LOPEZ-MUGARTZA + Gudrun ENSSLIN & Andreas BAADER

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/09/06 at 16:04

uberan.org atarian 2012eko irailan argitaratua. Testua Juankar Lopez-Mugartzak, irudia Andreas eta Gudrunek.

«bihar inork ez diezadan esan ez dudala oroitzeko eskubiderik» [Ariel Dorfmanen zazpi olerki] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/09/03 at 16:45

LOPEZ DE LUZURIAGA, NADEXDA TOLOKONIKOVA ETA GAINONTZEKOAK LIBRE!

Hemen dakarzkizugu Ariel Dorfmanen Pruebas al canto (Nueva Imagen, 1980 Mexiko) liburutik hartutako zazpi olerki. Euskaratu ditugun poema gehienak ezin dira jatorrizko bertsioan zibernetikoki – bide ohikoak erabilita – aurkitu. Beraz, egoki baderitzozu, emazkiozu ere zure alboko gaztelaniadunari, espresuki takigrafiatu ditugu (itzulpen gerrillari honek badu zer hobetua, lagun gaitzazu beraz). Oso egokitzat ditugu abuztu-irail zapaltzaile honetarako. Tamalez Argentinako bertsook San Petersburgotik Donostiako Ospitalera, Arantzadiko baratzetatik Écijako supermerkatura irakur ditzakegu.

Ez ahaztu Dorfmanen lan bat euskaratu zuela Fito Rodriguezek: Herioa eta dontzeila, Txalapartak 2010ean argitaratua. Bestela ere, gai honi buruz hamaika lan badira euskaraz, Joseba Sarrionandiaren Kartzelako Poemak (Susa 1992/2011); Erramun Landaren grabatuei Koldo Izagirrek egindako olerkiak Harresi ostean pareta liburuttoan (Susa 2008), Stefan Zweigen Xake nobela ere – zentzu zabalean – halakoei buruz mintzo da (Alberdania 1999), autore askoren artean Haginetako mina osotu zuen Txalapartak (2008). Zerrenda luzea, egongo da inon sistematikoki jasoa, eskuratzen dugunean erakusgai jarriko dugu.

Hemen beraz gaurkoak PDFan:

dorfman

[!] Kasu: hemen behean dauzkazun olerkietan ez daude autoreak egindako bertso-tarteak eta sangriak errespetatuta, olerkiak egoki irakurtzeko telekargatu goiko PDFa, milesker.

Besarkada Arantzaditik:

Andreas eta Gudrun

@andreas_gudrun | ZuZeu

Post osoa irakurri »