andreasetagudrun

Archive for 2012(e)ko martxoa|Monthly archive page

Naftalina eta bonba kirastunak: Greba orokorrerako 3 poema [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2012/03/28 at 07:34

Hau duzu geure ekarpena 29ko Greba Orokorrerako. Ez ahaztu kirats bonbak erabiltzea irekitan dauden saltoki eta tabernetan! Bi aukera daude tokiotan: eskirolak edo greba egin ezin duten langileak. Bigarrena bada kasua buruak ez die lan egiten utziko, edo gizagabe hutsa izan eta kiratsarekin lan egitera behartuko ditu.

Egunean zehar informazio ugari jaso dezakezu GrebaOrokorra informazio gerrilan, Eguzki Bideoaken, Argian, Euskalerria Irratian, Hala Bedi Irratian  eta bestelako komunikabide askezaleetan.

Jaso geure pedeefe gorriena: 25 PAS D’OXIGÈNE PDF!

Oxigenorik ez finantzetako kanitxeentzat!

Andreas eta Gudrun

«ezin da edozer defendatu baina bide guztiak dira zilegi»UMPS-[ap]

Post osoa irakurri »

Advertisements

Greba orokorrerako errepertorio bat: Pottier, Brecht, Maiakovski [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/03/26 at 07:00

Ostegunean hilak 29 greba orokorra izango da Hego Euskal Herrian.

Sarritan jabetu gara ezkerreko ukabila goian zenuela laralala zeniola Internazionalaren doinuarekin. Bada guregatik laralala abesten jarrai dezakezu. Baina, akaso, langile letratuen artaldearekin bat egin nahi duzu eta helburu hori erdiesteko Internazionalaren euskarazko bi bertsio igortzen dizkizugu. Bigarrena Arestik egina da, lehenengoa misterioa da, akaso Arestik egingo zuen, edo beste norbaitek, edo munduan itzulpen gehien egin dituen Herrikoi andreak egingo zuen.

Internazionalaz gainera langileon, prekarioon, ezkertiarron eta bestelako askatzaileon hiru abestiren hitzak itzuli ditugu. Brechten bi (Hanns Eisler-ek musikatuak) eta Maiakovskiren bat (Eislerren musikarekin hau ere).

Afixa bat ere gehitu dugu geure buletinaren 26. zenbakiarekin.

Jaso gure pedeeferik beroena: 24 ZABORRA ZABORTEGIRA!!

Itzulpena mailua da!

Pottier& Aresti& Brecht& Eisler& Maiakovski& Hupper + Andreas eta Gudrun

«ezin da edozer defendatu baina bide guztiak dira zilegi»UMPS-[ap]

[grebaren aurretik beste ekarpen bat egingo dugu. Erne!]

Internazionala

Hitzak eta musika: Eugène Pottier Euskarazko bertsioa: Gabriel Aresti

Zutik! Munduko langileak,

garai dezagun gosea!

Odoltzaren ondoan sarri

datorkigu asea!

Burgesiaren hilobitzat

zabal dezagun leizea,

harekin ehortziko dugu

eman daukun oinazea.

Post osoa irakurri »

[kolabo:uberan] Alaitz OLAIZOLA + Gudrun ENSSLIN & Andreas BAADER

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/03/22 at 11:45

 

uberan.org atarian 2012eko martxoan argitaratua. Testua Alaitz Olaizolak, irudia Andreas eta Gudrunek.

«emakume batek dioenean sexua kategoria politikoa dela nahaste borrastea hasten da» R.Dalton 3/3 [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten,martitzen pamphletarioak · faszikulukakoak on 2012/03/13 at 09:00

Martitzen on burkide!

Bete dugu hitza (ezinbesteko tresna eraldatzailea berau ere). Esan bezala. Hau duzu Roque Daltonen bildumako hirugarren eta azken talka.

Datorren martitzena Greba Orokorrerako material poetiko eta piktorikoa jorratzeko erabiliko dugu. Ez duzu, beraz, bide honetatik bertsorik jasoko.

Geure PDFa hedatuko duzulakoan:

23DALTONHIRUGARRENA

Andreas eta Gudrun UMPS-[ag]

<ezin da edozer defendatu baina bide guztiak dira zilegi>

Post osoa irakurri »

«Giharren ikuspegitik bi zakurrek baino gutxiago egin dugu» Roque Dalton 2/3 [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten,martitzen pamphletarioak · faszikulukakoak on 2012/03/06 at 08:00

Hementxe gaituzu. Ostera ere puntual. Roque Dalton burkidearen bigarren sorta eskaini nahi dizugu.

Jaso zuzenean gure PDF beroena:

22DALTONBIGARRENA

Andreas eta Gudrun

GERRA

Nire benetako

hondurastar-salvadortar gatazka

neskatila batekin izan zen.

ZU BILUZIK IKUSTEA

María del Carmeni

Irudimenaren arraintxoak

zerurako eskaileran,

galdu ziren gozoki biluziak,

perla latzak,

amona erdi irekiak,

goiztiriaren pepino gaziak,

jakituria metamorfizatua.

Nondik barneratu behar zaitut,

o belar eta gauzen bilduma,

beti amestu izan dudan neskatila

antolatzeko aitzakia:

emakume izen bat

ilustratzeko modu bat.

Post osoa irakurri »