andreasetagudrun

Archive for 2011(e)ko martxoa|Monthly archive page

HOGEITA BAT [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2011/03/18 at 22:10

Udaberriko lehen talka!

HOGEITA BAT


Gaur duela

hogeita bat urte

klask

mintza zartatzen dute

haragi-etena ekiditeko


metafora alaena

Areto laukiaren hitzaurrea

aho batek gurutzatua,

sastraka gorria


betiereko neskatila

ur mineral naturala

klask klask

gaur duela

Hogeita bat urte

Hemen pdfan: HOGEITA BAT

Aquí en pdf: VEINTIÚN AÑOS

Izan ongi:

Gudrun Ensslin& Andreas Baader

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<

>umps Angiolillo PamphletistInen<

[zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [bilingualсамиздат

2011ko martxoa, Bilbo (Libia)

[kolabo:uberan] BASTERRETXEA jose inazio + ANDREAS baader GUDRUN ensslin

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2011/03/15 at 15:33

uberan.org atarian 2011eko martxoan argitaratua. Testua Jose Inazio Basterretxea -k, irudia Andreas eta Gudrun -ek.

ikasle bat falta da eta ez soberan dena [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2011/03/03 at 22:30

Xalbador Ramirezi


[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolako klarionean idazmakina bat zen;

haurrek zilarrezko paperaren kiribilak eragiten zituzten.

Zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolan ez zen ikasle bat falta

zelo paperarekin kortxozko tauletan afixak paratzeagatik.

Bulegoetan ez ziren kea saltzen zuten katedradunak.

Zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolan ez zegoen zinpeko zaintzailerik,

izkina bakoitzean makilatzaile paranoikorik,

idazkaritzako ilaran dirulaguntza nahi zuen apparatxikirik,

pasiorik eta buruko minik gabeko zizelkatzailerik.

Zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolan ez zegoen hitz egin aurretik

barkatu eske urduri nago” esaten zuen neurotiko inpostaturik,

ez zegoen hogei urte ehunka euroko soldatarekin

doktoretza bukatu gabeko irakaslerik,

ez zegoen elkarrizketei izua zion ikaslerik,

agian ez zegoen ezta txokolatea saltzeko makinarik.

Agian ez zen ikasle bat falta

eta soberan zegoen guztia ez zegoen

eta zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

2011ko martxoaren 3a, Gasteiz (Tunisia)

Andreas eta Gudrun

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<

 

>umps Angiolillo PamphletistInen<


[zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [bilingualсамиздат