andreasetagudrun

etarren amek asko sufritzen dute [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2011/11/09 at 10:43

JOSEPA MENDIZABAL ZALDIBIAN

                Etarren ama urrikariek

                bakea dute merezi

                bihotz-ikara izugarrian

                dardaraz baitira bizi

Etarren amek

asko sufritzen dute.

Andre hauen bihotzean

kabitzen da

munduko min guztia.

Aitak

Lemoako frentean

hil zizkieten.

Nebak

gartzelatik deserrira

ibili zaizkie

barreiu.

Eta orain semeak

kaminoetan

erortzen zaizkie

zerraldo…

Etarren amek

asko sufritzen dute,

semeak hiltzen dizkietenean

eta batez ere

semeek hiltzen dutenean…

Arrosa gorri-zuri

idien apatsek zapaldua

bezalakoak dira:

Andre urrikari hauez

urriki zaitezte…

Zeren Euskal Herria

Axularren sagarroia

bezalakoa

da.

Bere egitez ere

nekez erditzen da

baina bere faltaz

nekezago,

penazago…

Eta ETA

(lehen zen EDO)

sagarroiak bere burua

erditzera

apoderatzen duen harria

da.

Asko izan da karloez

eta arantzeez…

Hainbeste otoitz…

hainbeste ezpata-dantza,

euskal-meza,

zortziko nagusi,

alboka,

txistu…

Hainbeste hostia, alu eta potro…

Herri honi

erditzeko tenorea

tokatu zaio…

Mutilen barrabil ostikatuak

eta

neskon diti zigarroz erreak

dilatazio-minak izan dira

baina

andreon sufrimentu-moralarekin

expulsio-mina

dator.

Herri kobarde (hain balent) hau

bere libertateez

erditzen da

Santa Gurutze honetan…

Eguzkiaren ateko tortura-lekutik!

Josepa Mendizabal Zaldibian

asko penatzen da…

Gabriel Aresti, 1974, Ea-ko goikalean

17 JOSEPA MENDIZABAL ZALDIBIAN PDF-an olerkia eta espainierazko itzulpena.

17 JOSEPA MENDIZABAL ZALDIBIAN en PDF el poema y su traducción al español.

Matxinoen amak ez dira nehoiz errenditzen!

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<
[zuzeu.com [andreasetagudrun.wordpress.com/-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [bilingualсамиздат [2011ko azaroa, Ie (Libia)// 220 Brumarioa 15 Quintidi CCXX, Ie (Československo)

Gabriel Aresti’74 &Gudrun Ensslin &Andreas Baader
<ezin da edozer defendatu baina bide guztiak dira zilegi> UMPS [ap]: Arbeitsrat für Kunst

<Вся власть самиздатам!> UMPS [ap]: pamphletoсове́тa

  1. […] Gabriel Aresti'74 &Gudrun Ensslin &Andreas Baader <ezin da edozer defendatu baina bide guztiak dira zilegi> UMPS [ap]: Arbeitsrat für Kunst […]

Utzi iruzkina