andreasetagudrun

Posts Tagged ‘poema’

[kolabo:uberan] Gaizka ZABARTE + Gudrun ENSSLIN & Andreas BAADER

In kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/05/15 at 09:06

uberan.org atarian 2012eko apirilan argitaratua. Testua Gaizka Zabartek, irudia Andreas eta Gudrunek.

Ez, deustaz ez [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2011/11/17 at 08:45

EZ, DEUSTAZ EZ

Ez, deustaz ez, ez, ez naiz deustaz damu

ez egin didaten ongiaz, ez gaizkiaz

berdin dit horrek guztiak

ez, deustaz ez, ez, ez naiz deustaz damu

ordainduta dago, erraztatuta, ahaztuta, bost axola iraganak

Post osoa irakurri »

etarren amek asko sufritzen dute [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2011/11/09 at 10:43

JOSEPA MENDIZABAL ZALDIBIAN

                Etarren ama urrikariek

                bakea dute merezi

                bihotz-ikara izugarrian

                dardaraz baitira bizi

Etarren amek

asko sufritzen dute.

Andre hauen bihotzean

kabitzen da

munduko min guztia.

Aitak

Lemoako frentean

hil zizkieten.

Nebak

gartzelatik deserrira

ibili zaizkie

barreiu.

Eta orain semeak

kaminoetan

erortzen zaizkie

zerraldo…

Etarren amek

asko sufritzen dute,

semeak hiltzen dizkietenean

eta batez ere

semeek hiltzen dutenean…

Post osoa irakurri »

ikasle bat falta da eta ez soberan dena [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2011/03/03 at 22:30

Xalbador Ramirezi


[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolako klarionean idazmakina bat zen;

haurrek zilarrezko paperaren kiribilak eragiten zituzten.

Zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolan ez zen ikasle bat falta

zelo paperarekin kortxozko tauletan afixak paratzeagatik.

Bulegoetan ez ziren kea saltzen zuten katedradunak.

Zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolan ez zegoen zinpeko zaintzailerik,

izkina bakoitzean makilatzaile paranoikorik,

idazkaritzako ilaran dirulaguntza nahi zuen apparatxikirik,

pasiorik eta buruko minik gabeko zizelkatzailerik.

Zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolan ez zegoen hitz egin aurretik

barkatu eske urduri nago” esaten zuen neurotiko inpostaturik,

ez zegoen hogei urte ehunka euroko soldatarekin

doktoretza bukatu gabeko irakaslerik,

ez zegoen elkarrizketei izua zion ikaslerik,

agian ez zegoen ezta txokolatea saltzeko makinarik.

Agian ez zen ikasle bat falta

eta soberan zegoen guztia ez zegoen

eta zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

2011ko martxoaren 3a, Gasteiz (Tunisia)

Andreas eta Gudrun

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<

 

>umps Angiolillo PamphletistInen<


[zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [bilingualсамиздат

NEKEAREN ALDE [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2011/02/07 at 12:22

Gorazarre eguna otsailaren zazpia. Anaia Musulmanak, konstituzioen erreformak, estatutu berriak. Jordaniako desertutik apologia hauxe melodia grekoalemanean entzungai.

Estutua,

Andreas Baader & Gudrun Ensslin [umps, angiolillo pamphletistInen]

NEKEAREN ALDE

»Du wonniges Kind!

Deine Mutter kehrt dir nicht wieder.

Du selbst bin ich,

wenn du mich Selige liebst.

Was du nicht weisst,

weiss ich für dich;

doch wissend bin ich

nur – weil ich dich liebe!«

Brünnhilde

Richard Wagner

Nekea ez da zitala

zangoekin lurreratzeagatik,

ez da zitala ahoarekin lerdea ekoizten digulako

ezta azpiratzen gaituelako.

Nekea ez da zitala

zakil ez-tentetuak

kulunkaren mekanikan

txortaldia ekidinarazi digulako.

Maitasunari agurra egin nahirik,

oso argi eta nekez.

Ah! Jakingo bazenu,

unibertsoko zoriontasuna, zenbat zaitudan beti maitatu!…


IRABAZTEA MEREZI DUEN GERRA

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2010/05/05 at 17:51

IRABAZTEA MEREZI DUEN GERRA


 

zertarako aldendu oparoa den

ideia hau atsekabea izango zaidan

errealitate horrekin

ene buruan daiteke hotza uda

eta nire besoetan zu

 

zertarako mugatu zoriona

aukera ezinezkoa

gauzatzearekin

ene buruan daiteke hotza uda

eta zaurian zöria

 

irabaztea merezi duen gerra

hasiko ez dena

maitasun gorena

ez datorrena

sortu gabeko zorra

ordaintzen gaitzena

 

 

.                                  Andreas eta Gudrun

LAZTANTXO BAT 3/3

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2010/05/05 at 12:44

laztantxo bat 3/3
Andreas eta Gudrun
2010eko maiatzak 1a Jordanian.