andreasetagudrun

Posts Tagged ‘gabriel aresti’

Milesker Comandante! Poesiaren internazionala zurekin! [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten,panfletoak · Pamphleten on 2013/03/12 at 10:00

Image

Osasuna burkide!

Hobe zenuke pamphleto hau pdf euskarrian telekargatu eta inprimatu ostean irakurri.

Hona beraz pdfa:

chavpamphlet

···

Bada joera bat XXI.aren hasiera honetan. Lana ongi egiten duenari ongi egiten duela ukatzea. Lana ongi egiten duena bere burua flagelatzera behartzea. Ongi hitza deslegitimatzea. Ongia eta gaizkia iritzi kontua dela baieztatzea. Eta aukeran gaizkia da erakargarriena izan behar dena.

Gaizki aritzea da cool, sexy, fashion.

Elite zabarren loraldia: drogak ilegal eta prostitutak zapaldu mantenduta drogazale eta putazale diren erregeak, kiroleko zapatilak daramatzaten burtsako brokerak, txiroz jantzitako millonetiak etxerik ez dutenei babesa ematen, lokuzioaren gaitasun minimorik gabeko presidenteak, Europako Kontseiluak katapultatutako estatuburu demokratikoak, kontraesana koherentziaren gainetik, zapaltzailea askatzaile izateko bidean dagoenaren aurretik.

Horrek egiten du Chávez eraikuntza historikoa jasangaitza gaizkileentzat: kalean gozokiak saltzen dituen mutikoa ezin da iritsi pobreziaren aurkako borrokara, ezin du elektrizitatea, ura eta internet unibertsalizatu. Ezin du ezleku batetik mundua eraldatu. Ez zaio ezer barkatuko: jainkoan sinestu eta marxismoa erabiltzea, militarra izatea, beisbola praktikatzea, abestea, alaia izatea, inbentziorako gaitasuna, umore zorrotza izatea, aliantza asmaezinak egiteko gaitasuna. Chávezen aurkako erra ez da soilik espolio natural eta sozialagatik aberasten ari zirenei bidea moztu dielako Venezuelak. Behekoarenganako gorrotoa da.

Pertsonaren, Arestik aldarrikatzen zuen pertsonaren borrokagatik: milesker komandante!

Post osoa irakurri »

etarren amek asko sufritzen dute [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2011/11/09 at 10:43

JOSEPA MENDIZABAL ZALDIBIAN

                Etarren ama urrikariek

                bakea dute merezi

                bihotz-ikara izugarrian

                dardaraz baitira bizi

Etarren amek

asko sufritzen dute.

Andre hauen bihotzean

kabitzen da

munduko min guztia.

Aitak

Lemoako frentean

hil zizkieten.

Nebak

gartzelatik deserrira

ibili zaizkie

barreiu.

Eta orain semeak

kaminoetan

erortzen zaizkie

zerraldo…

Etarren amek

asko sufritzen dute,

semeak hiltzen dizkietenean

eta batez ere

semeek hiltzen dutenean…

Post osoa irakurri »