andreasetagudrun

Posts Tagged ‘gebirtig’

Greba orokorra! Bankuak eta supermerkatuak hustu! [Gebirtig, Minghan, Niemöller] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/09/17 at 08:00

Itzelezko exito politikoa izan dugu. Maiatzaren 2an aldarrikatu genuen Uzki sexuaren alde greba orokorra berriz ere! eta handik gutxira Hego Euskal Herriko eta Galizako gizarte eragile eta sindikatuek Greba Orokorra deitu dute hilaren 26rako.

Beraz. Martxan den iraultzarako gure ekarpenttoa egin nahi dugu honakoan ere. Ez ahaztu Internazionala ez badakizu, lehendik ere jaso ditugula panfletoetan bertsio herrikoia eta Arestirena. Grebaren gaiaren gainean ere, zoritxarrez, egunerokotasuna galdu ez duten hiru olerki panfletoratu genituen.

Honakoan langileriaren hiru klasiko jaso ditugu: Langabeen martxa, Burua ebakitzea ez da deus niretzat eta Naziak komunisten bila joan zirenean. Horrez gain, Txapis Otegi burkideak ezagutarazi digun olerki bat batu dugu, kapitalisten Niemöller dei genezakeena, Saint-Jean nardagarria hain justu.

Banatu, fotokopiatu eta afixak paratu!

[!] Langabeen martxa

Gaur greba! Aurki iraultza!

Andreas eta Gudrun [Angiolillo PamphletistInen]

@andreas_gudrun | ZuZeu

Post osoa irakurri »