andreasetagudrun

Posts Tagged ‘egia esateko bost zailtasun’

«Egia esateko bost zailtasun» [Bertolt Brecht] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/05/09 at 10:05

Ezinbesteko tresna bat. Okindegira zoazela, kazetaria zarela, idazlea, fresadorea, DVD-CD saltzailea; twitter/identica sareetan talkaka ari zarela, Greba Orokorrean, lantokitik atera berri zarela zigarreta eskuan, Lanbide/Inem/PoleEmploie-ko itxaron gelan zaudela, amamarekin afaltzen, ilobari pardela aldatzen. Izan gertu Brechten hitzok pedeefean:

28 Egia Esateko Brecht

Andreas eta Gudrun

1935ko apirilean Parisen Willi Münzenberg-ek editatutako Unsere Zeit aldizkari antifaxistan inprimatu zuten Fünf Schwierigkeiten beim Screiben der Wahrheit saiakera: Egia idazteko bost zailtasun. Aldizkariko erredaktore nagusia Alexander Abusch zen. Walter Benjamin-en hitzetan testu honek «testu klasikoen kontserbagarritasun eta lehortasun mugagabe du»1.

Halere, denbora kontuengatik eta estilo aitzakiengatik ez dugu alemaneko testua itzuli. 1963an Salamankako unibertsitateko zuzenbide politikoko buletinetik itzultzea erabaki zuen gure itzultzaileen zelulak. Enrique Tierno Galvánek egin zuen bertsio historikotik hain justu. Galván jauna Alderdi Sozialista Herrikoieko fundatzaile izan zen eta 1978an PSOEn sartu zen. PSOE-PCE koalizioarekin izan zen Madrilgo alkate 1979 eta 1983 artean2.

Benjamin maisuaren laudorio infinituaren ostean ezer gutxi esan dezakegu. Testua mailua dela. Klasikoa dela. Eta iraultzak testu hau euskaraz behar duela. Gaur egun ere ez delako nahikoa eskuin muturraren aurka borroka egitea kapitalismoaren aurka borrokatzen ez bada. Maltzurtasunez, modu erabilgarri eta zehatzean egin behar delako. Eta Brecht burkideak azaldu beste hainbat modutan.

 >derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<
[web::zuzeu.com [blog::andreasetagudrun.wordpress.com [twitter::@andreas_gudrun [e-posta::andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHarategian [samizdatElebiduna [bilingualсамиздат [2012ko maiatzak 8, Finantza mundua eta kanitxeak garaitu 1945-2012 (Walhalla- Boliwariańska Republika Walhalli)

Bertolt Brecht35& Gudrun Ensslin &Andreas Baader

  Post osoa irakurri »