andreasetagudrun

Archive for the ‘panfletoak · Pamphleten’ Category

Askatasuna da txortan egitea parkeetan [Margarit | Tucholsky] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten,panfletoak · Pamphleten on 2013/05/28 at 07:13

IMG_1554

Ez dugu astirik egia esateko. Beste batzuk esan dute. Joan Margariti (Sanaüja, Katalunia, 1938) Bartzelonako udalak moldatu zion poema hura. Zentsura sinpatikoa: moldaketa. Edizioaren kontrako lana. Esanahiak zorroztu beharrean lausotzeko teknika. Baina badakigu, Arrufat burkideak esan zigun, 2010eko greban lelo bat bihurtu zela Bartzelonan «askatasuna da egunsentia hasten denean/ greba orokorreko egun batean» hura. Eta guretzat oso da sexya poema bat lema bihurtzen denekoa. Berlinen Tucholskyren Soldaten sind mörder den bezala edo Txantrean Beti paratuko gara greba orokorraren alde! jartzen duenean bezala.

Bestalde Tucholskyren kantu/poema baten bi bertsio hartu ditugu. Bata grebari buruzko liburu eder batean aurkitu dugu, bestea sarean. Biak itzuli ditugu, azkar, presaka gabiltzalako. Etorkizunean bertsio hobeak eskeintzeko konpromisoarekin.

Jaso poemok pdf formatuan:

37 m30

Gora greba orokorra!

Andreas eta Gudrun [Angiolillo PamphletistInen]

@andreas_gudrun | ZuZeu

Post osoa irakurri »

Advertisements

Milesker Comandante! Poesiaren internazionala zurekin! [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten,panfletoak · Pamphleten on 2013/03/12 at 10:00

Image

Osasuna burkide!

Hobe zenuke pamphleto hau pdf euskarrian telekargatu eta inprimatu ostean irakurri.

Hona beraz pdfa:

chavpamphlet

···

Bada joera bat XXI.aren hasiera honetan. Lana ongi egiten duenari ongi egiten duela ukatzea. Lana ongi egiten duena bere burua flagelatzera behartzea. Ongi hitza deslegitimatzea. Ongia eta gaizkia iritzi kontua dela baieztatzea. Eta aukeran gaizkia da erakargarriena izan behar dena.

Gaizki aritzea da cool, sexy, fashion.

Elite zabarren loraldia: drogak ilegal eta prostitutak zapaldu mantenduta drogazale eta putazale diren erregeak, kiroleko zapatilak daramatzaten burtsako brokerak, txiroz jantzitako millonetiak etxerik ez dutenei babesa ematen, lokuzioaren gaitasun minimorik gabeko presidenteak, Europako Kontseiluak katapultatutako estatuburu demokratikoak, kontraesana koherentziaren gainetik, zapaltzailea askatzaile izateko bidean dagoenaren aurretik.

Horrek egiten du Chávez eraikuntza historikoa jasangaitza gaizkileentzat: kalean gozokiak saltzen dituen mutikoa ezin da iritsi pobreziaren aurkako borrokara, ezin du elektrizitatea, ura eta internet unibertsalizatu. Ezin du ezleku batetik mundua eraldatu. Ez zaio ezer barkatuko: jainkoan sinestu eta marxismoa erabiltzea, militarra izatea, beisbola praktikatzea, abestea, alaia izatea, inbentziorako gaitasuna, umore zorrotza izatea, aliantza asmaezinak egiteko gaitasuna. Chávezen aurkako erra ez da soilik espolio natural eta sozialagatik aberasten ari zirenei bidea moztu dielako Venezuelak. Behekoarenganako gorrotoa da.

Pertsonaren, Arestik aldarrikatzen zuen pertsonaren borrokagatik: milesker komandante!

Post osoa irakurri »

Bolaño 2013ko urteurren apolitiko-posmodernoen aurka! [6 poema] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,panfletoak · Pamphleten on 2012/12/31 at 11:11

35bolaño

2013a heltzear dago eta aritmetikaren aginduz urteurrenok entzungo dituzu: Wagner, Diesel, Kavafis. Oportunismo zikin hori Lukácsek gorroto zuena, guretzako aukera bat da. Memoriaren bataila dago. Eta bataila politikoa dago tresna eraldatzaileei esan nahi dieguna esanarazteko aukera.

Zital horiek ahaleginduko dira azaltzen haien taldekoak direla: Rosa Parks ez zela gaur egun kexatuko Espainiako Erreinuko eskubide zibil eta politikoen ezdeustasunagatik, Stanislavski sobietarrak zinema alienatzailearentzat egin zuela lan (mmm tira, horretan ados geundeke), Robert Capa irudiaren borrokalari soila zela, Verdi ez zela okupazio militarraren aurkako artista abertzale bat eta Lutoslawskik Poloniako Langile Batuen Alderdiko karneta behartuta eskuratu zuela esango dizute.

Guri kezkagarriena Roberto Bolañorenaren gainean egingo diren irakurketa melengeak iruditzen zaizkigu. Eta Bastilla hartu zuten egunera arte poeta neotxiletarraren heriotzaren hamargarren urteurrena beteko ez bada ere, 2013a poeta azpimarratzen hasi nahi dugu.

Horregatik sartuko ditugu sudurrak azken libururaino eta saiatuko gara testuinguruak ulertzen. Neotxiletarrekin edo melodia infinituaren sindikatukoekin.

Hasteko hona Samizdat hau pdf formatuan:

35Bolaño

–jaitsi pdf-a ze blog formatua ez da bereziki apaina, lerroak irensten baititu dijitaltasunak–

Elite mundial eta lokalen amaieraren hasiera izan dadila 2013a!

Andreas eta Gudrun [Angiolillo PamphletistInen]

@andreas_gudrun | ZuZeu

Post osoa irakurri »

Uzki sexuaren alde greba orokorra berriz ere [Verlaine] [poetische samizdat]

In kolaborazioak · Zusammenarbeiten,panfletoak · Pamphleten on 2012/05/02 at 07:00

Obra ofizialez gainera, Paul Verlainek (Metz 1844–Paris 1896) zenbait olerki erotiko argitaratu zituen. Lehenak Amies izenarekin argitaratutako sei soneto izan ziren. 1867an anonimoki azaldu ziren eta ostera Parallèlement bilduman jaso zituen, frantsesez idatzitako poesia lesbianoaren maila gorentzat jo izan dira.

Post osoa irakurri »

Metalezko tankea II [Paperezko ZuZeu]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,panfletoak · Pamphleten on 2010/12/10 at 11:01

2010ean argitaratu zen Paperezko ZuZeuren lehen eta azken alea izan zena. Testu eta irudi hauek egin genituen.

Jaso pedeefea:

Metalezko Takea II – UMPSap

>hemen langile-SARRASKIAri BAQUÉ esaten diôte<

In panfletoak · Pamphleten on 2010/11/02 at 09:22

eeeeeez gaude ez oporretan, aurrekonturik ez halakotarako, nahiz eta lehen opor ordainduak nahiko genituzkeen.

Hemen gure panfleto berria, zeure auzoan aurki egongo dena (zuk edo zure auzokideak paratua).

dena dela, pdf-a nahi baduzu, hemen behean klikatu:

panfletisten_2

Izan huntsa:

Gudrun eta Andreas

BILBO (JORDANIAKO ERREPUBLIKA)

txerrikiak zabörrara!

In panfletoak · Pamphleten on 2010/08/30 at 06:50