andreasetagudrun

Greba orokorra! Bankuak eta supermerkatuak hustu! [Gebirtig, Minghan, Niemöller] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/09/17 at 08:00

Itzelezko exito politikoa izan dugu. Maiatzaren 2an aldarrikatu genuen Uzki sexuaren alde greba orokorra berriz ere! eta handik gutxira Hego Euskal Herriko eta Galizako gizarte eragile eta sindikatuek Greba Orokorra deitu dute hilaren 26rako.

Beraz. Martxan den iraultzarako gure ekarpenttoa egin nahi dugu honakoan ere. Ez ahaztu Internazionala ez badakizu, lehendik ere jaso ditugula panfletoetan bertsio herrikoia eta Arestirena. Grebaren gaiaren gainean ere, zoritxarrez, egunerokotasuna galdu ez duten hiru olerki panfletoratu genituen.

Honakoan langileriaren hiru klasiko jaso ditugu: Langabeen martxa, Burua ebakitzea ez da deus niretzat eta Naziak komunisten bila joan zirenean. Horrez gain, Txapis Otegi burkideak ezagutarazi digun olerki bat batu dugu, kapitalisten Niemöller dei genezakeena, Saint-Jean nardagarria hain justu.

Banatu, fotokopiatu eta afixak paratu!

[!] Langabeen martxa

Gaur greba! Aurki iraultza!

Andreas eta Gudrun [Angiolillo PamphletistInen]

@andreas_gudrun | ZuZeu

LANGABEEN MARTXA · LA MARCHA DE LXS PARADXS

«Langabeen martxa» Mordechaj Gebirtigek idatzi eta musikatu zuen. Gebirtig zuen izen artistikoa, Bertig benetako abizena. Gebirtig zurgina zen Krakovian. 1877an jaio zen. XX. mendearen hastapenean sozialdemokraziako partaide izan zen. Autodidakta, txirularekin konposatzen zituen kantak eta lagunentzat partitura bihurtzen zituen. 90 bat kanta idatzi zituen, yiddishez denak: haur-kantak, proletarioentzako eta sozialistentzako abestiak. Bi alde azpimarratu izan dira Gebirtig aipatzean: artista-langilea zela eta yiddishez konposatu zuela. Mordechaj Gebiertig naziek erail zuten 1942an Krakoviako kale batean egun argi betean.

Langabeen martxa ere yiddishez konposatu zuen Gebirtigek. Yiddisha jatorri askenazia duen hizkuntza germaniar bat da, oro har hebreerako alfabetoz idazten da.

Christof Hoylerek alemaneko bertsioa egin zuen izenburu berarekin. Ishikawa komandanteak adierazi zigun bezala Banda Bassotik 2003an bertsioa grabatu zuen «Así es mi vida» diskoan Andoainen Rude eta Joseba Tapia lagun.


Daniel Kahn and The Painted Bird taldeak ingelesezko bertsio kletzmerean grabatu zuen 2009an.

 

[Àngel Ferrerok SinPermiso agerkarian 2011-07-10an. Itzulpena eta egokitzea: Andreas eta Gudrun 2012]

LANGABEEN MARTXA

Bat, bi, hiru, lau,

lanik gabe martxan gu.

Inor ez da erreminten

soinuaz oroitzen lantegian,

bizitzarik gabe,

erdoiltzen diren bitartean.

Eta gu aberatsak bezala

paseatzera: lanik gabe.

Bat, bi, hiru, lau,

lanik gabe martxan gu.

Arropa barik, etxe barik,

alokairurako aski ez

eta jateko beharra duenak

hogeirekin elkarbanatu behar du.

Aberatsek ezin dute gehiago,

ogia eta ura gainontzekoontzat.

Bat, bi, hiru, lau,

lanik gabe martxan gu.

Bizkarra zartatu zaigu

gelditu gabe lanean.

Soroan, etxeetan, lantegian,

gutxiengoaren onurarako.

Zeren truke ordea?

Gosea eta langabezia ez besterik.

Bat, bi, hiru, lau,

lanik gabe martxan gu.

Pausuz pausu langabe

geure abestia abestuz.

Justizia eta berdintasunezko

gizarte berri baterantz

langabeziarik gabeko

herri aske baterantz.

[2012 Andreas eta Gudrun]

BURUA EBAKITZEA EZ DA DEUS NIRETZAT

Xia Minghan 1900an jaio zen Txinako Hubei herrialdean. Belaunalditan gobernuko ofizialak izandakoen familia batean jaio zen. 1920an Mao Zedongen ikasle izan zen eta Alderdi Komunistan sartu zen urtebete beranduago. 1927an Maoren idazkaria izan zen.

1928ko martxoan Kuomintangek atxilotu zuen Wuhan-en. Torturatu zuten Txinako Alderdi Komunistari buruzko inofrmazioa eman zezan baina Xiak nahiago zuen hil. Azken desio gisa zer nahi zuen galdetu ziotenean esan zuen: «emadazue papera eta idaztresna». Bi egun beranduago erail zuen Kuomintangek. Atzean utzi zituen Zheng Jiajun andrea eta Xia Yun alaba.

BURUA EBAKITZEA EZ DA DEUS NIRETZAT…

Burua ebakitzea ez da deus niretzat,

benetako komunista nintzateke,

gaur Xia Minghan hiltzen baduzue ere,

askok nire bidea jarraituko dute.

NAZIAK KOMUNISTEN BILA JOAN ZIRENEAN

Martin Niemöller (Lippstadt, Ipar-Renania/ Westfalia, 1892 – Wiesbaden, Hesse, 1984) apaiz luteranoa izan zen. Sarri Brechti egotzi izan zaion olerki baten egilea izan zen. Testu honen ordenari buruzko hamaika bertsio ezberdin daude. Autoreak esan zuenez, hasieran ez zen olerki bat izan, 1946ko aste santuko sermoi bat besterik ez zen. Sermoiak «Zer esango luke Jesukristok?» zuen izena.

NAZIAK KOMUNISTEN BILA JOAN ZIRENEAN…

Naziak komunisten bila joan zirenean, isildu nintzen; komunista ez nintzelako.

Sozialdemokratak kartzelatu zituztenean, isildu nintzen; sozialdemokrata ez nintzelako.

Sindikalisten bila joan zirenean, isildu nintzen; sindikalista ez nintzelako.

Nire bila etorri zirenean, ez zegoen protesta egiteko inor gehiago.

KAPITALISTEN NIEMÖLLER: SAINT-JEAN HILTZAILEA

Txapis Otegiren bidez izan genuen Ibérico Manuel Saint-Jean-en (1922 Argentina) aipu honen berri. Buenos Airesko Martin Niemöller gisa bataiatu du Otegi burkideak, Niemölleren ifrentzua litzateke. Saint-Jean Buenos Airesko Probintziako gobernadorea izan zen 1976tik 1981era. 5.000 pertsona desagerrarazi zituela aldarrikatu zuen.

LEHENENGO SUBERTSIBOAK HILKO DITUGU…

Lehenengo subertsiboak hilko ditugu,

gero haien kolaboratzaileak hilko ditugu,

gero haien aldekoak,

gero ez hotz ez bero daudenak

eta azkenik lotsatiak hilko ditugu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: