andreasetagudrun

«ez da alferrikakoa izango zuen ahalegina» [Puxkinen lau olerki] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2012/07/10 at 07:56

ARGITALPEN ELEBIDUNEI BOTERE GUZTIA!

Ez da gure gogokoena, ezinbestekoa ei delako irakurri dugu Alexandr Puxkin. Bere barne munduarekin ez dugu konexiorik topatu. Bi bilduma irakurri ditugu. Batetik Antología lírica (Hiperión, 1999 Madril, Espainiako Erreinua) Eduardo Alonso Luengoren hautua duena eta Román Jákobsone hitzatzea. Bestetik Katia Granovek egin Anthologie de la poésie russe (nrf-Gallimard, 1961 Cher, Frantzia) bildumar, hitzaurrea Brice Parainena da. Gu handik habiatu gara itzulpenotarako.

Olerki hauetarik bi lehenago argitaratu genituen Hitzen uberan-en. Olerkariari eta Zeure aberriaren itsasertz urrunetan argitaratu gabeak dira.

Hementxe orain arteko panfleto dezenbristena ohiko samizdat edizioan [errusieraz eta euskaraz]:

33puxkin

Besarkada Kolimako zeruetatik:

Andreas eta Gudrun

@andreas_gudrun | ZuZeu

SIBERIAKO MEHATZEEN SAKONEAN

 

Siberiako mehatzeen sakonean

iraunkortasun eta harrotasunez beteta,

ez da alferrikakoa izango zuen ahalegina

ezta zuen inteligentzia irrika ere.

·

Zorigaitzeko ahizpa fidela da

itxaropena, kartzela ilunetan

kuraia eta poza piztuko du,

itxarondako unera eramango zaituzte.

 

Zuenganaino helduko da

laguntasuna eta maitasuna,

preso zaudeten zeldetara helduko da

nire azentu askea.

 

Kate astunak lurrera jauziko dira,

presondegia hondoratuko da – eta askatasunak

goxo itxarongo zaituzte sarreran,

eta anaiek besoak zabalduko dizkizuete.

 

18271

NIK MAITE ZINTUDAN

 

Nik maite zintudan: maitasuna ez da oraindik

osoki iraungi ariman;

baina ez izan beldurrik ez zaitut ostera gogaituko,

ezta ostera atsekabetuko ere.

Nik maite zintudan hitzik gabe itxaropenik gabe;

jelosiaz eta lotsaz preso;

maite zintudan hain zintzo eta xamur

Jainkoak zu ostera maitatzea nahi lukeen bezala.2

 

OLERKARIARI

 

Olerkari, ez izan helburu herriaren maitasuna.

Lausengu suharraren zarata arin gurutzatu;

tentelaren epaia adituko duzu eta turba hotzaren irria,

zuk eutsi irmo, lasai eta ez-gizartekoi.

 

Tsarra zara: bakarrik bizi. Zoaz aske bidean,

zoaz inteligentzia askeak zaramatzan lekura,

zure ideia garestienen fruituak bikaindu

balentria prestuengatiko saririk eskatu barik.

 

Zer dira haiek. Zu zeu zara zeure epai gorena;

inork baino hobe dakizu zeure lanaren balioaz.

Hartaz pozik al zaude artista kontentagaitza?

 

Pozik? utzi bada turbak irain egin diezaiola

eta tu egin diezaiola suak argitzen duen altarean

eta gaiztakeria nazkagarriak zure tripodea kulunka dezala.

 

1830

ZEURE ABERRIAREN ITSASERTZ URRUNETAN

 

Zeure aberriaren itsasertz urrunetan

herrialde arrotza utzi zenuen;

une goibel hartan, une ahaztezin hartan,

hainbeste nuen negar egin.

Esku izoztuekin, ulu artean,

atxiki nahi zintudan

eta ihesaren mina ez zedila

behin ere eten.

 

Baina zuk muxu hartatik eta mikaztasunetik

ezpainak erauzi zenituen;

deserri ilun batetik

bestera deitu ninduzun.

Esan zenidan: «berriz topatuko garen egunean,

olibondoaren itzalpean,

urdin eternalaren pean batuko gara

musu batean, maitea».

 

Urrunean, zeruak urdin intentsuz

dirdira egiten duen lekuan,

olibondoak urari itzal egiten dion gunean

egiten duzu zure azken ametsa.

Zure edertasuna, zure penak,

hilkutxan daude bilduta –

eta haiekin berriz topatuko garen eguneko musua…

Oraindik zain nago; zure zorra da…

 

1830 3

1 1825ean huts egin zuen altxamenduko dezenbristak Siberiara deserriratu zituen Nikolas I tsarrak. Haiei eskaini zien olerkia.
2 Ana Aliexjevna Olienari (1808-1888) eskainia. Eduardo Alonso Luengoren arabera Puxkinen maitasun olerki ezagunena da.
3 Amalia Riznitxen omenez idatzia.
Advertisements
  1. […] ohiko samizdat edizioan [errusieraz eta euskaraz]:33puxkinBesarkada Kolimako zeruetatik:Andreas eta Gudrun@andreas_gudrun | ZuZeuSIBERIAKO MEHATZEEN SAKONEAN Siberiako mehatzeen sakoneaniraunkortasun eta […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: