andreasetagudrun

«irribarre egiten zien bera hil zedin bederatzi hilabete itxoin zuten bisitariei» Palestinako poesia 2/4 [Hawwax + Loz] [poetische samizdat]

In kolaborazioak · Zusammenarbeiten,martitzen pamphletarioak · faszikulukakoak on 2012/05/29 at 09:37

Burkide, irakurzale, lagun, senide.

Martitzenarekin: MARTITZEN PAMPHLETARIOAK. Lehengoan gure lehenengo talka jaso zenuen:  Palestinako poesia garaikidearen bilduma bat 1/4. Interesgarria izan bazitzaizun, honakoa ere agian gogoko izango duzu. Halere ez du zertan. Gaur beste bi olerkari dakarkizugu eta: Abu Hawwax eta Abu Loz .

Jaso beraz, bigarren sorta hau pedeefean:

30 palestina b

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<

Gudrun Ensslin &Andreas Baader

 

Samer Abu Hawwax (Saida, Libano)

Oroi zaitez Valentine, Maintenant argitaletxea, 2002 Beirut.

MINBIZIA

 

Nire lehengusina

burua ubel

eta erabat soil

egongelan esertzen zen

isil

eta irribarre egiten zien

bera hil zedin

bederatzi hilabete

itxoin zuten

bisitariei.

 

NIRE LEHENGUSUA GERRATIK ETORTZEAN

 

Nire lehengusua gerratik etorri zenean

bere lehengo lana topatu zuen

kotxea erosi

etxe berria alokatu

emaztea topatu

hiru seme-alaba egin

hori guztiori

egun batean.

Jusuf Abu Loz (1956 Jordania)

Otsoaren asperdura, 1992.

 

EZ DUZU TABERNARIK IZANGO HONDARTZAN

Asti jakin baten ostean,

hogeita hamar izan ostean,

bidai baten ostean,

eklipse erdiaren ostean.

 

Bi urteren edo bi emazteren ostean,

topatu gabeko familia etxeko bi edalontzien ostean.

Arrazoirik gabeko edade baten ostean.

Gure galtze guztien ostean,

bidearen, poemen, emakume indartsuen

eta sutondo desiratuaren atsekabeen ostean.

Lagunek beren destinorako hiesaren ostean…

haietarik batentzako martirioa,

bestearentzako familia, bekatua hirugarrenarentzako.

Eta haietarik ederrena

absentatu da bakar bakarrik Kordoba birkonkistatzeko.

Harri honen ostean

ez duzu tabernarik izango hondartzan,

zeure elegia eta odak idazteko

ez duzu zeure aberriaren

erbestea besterik.

 


ATZERRITARRAK

 

Hamar erbesteratu ginen tabernan, geure arteko kontakturik

ez genuen. Geure ingurura begiratzea edo trinkatzea ekiditen genuen

ispilu batek soilik itzultzen zigun arinki mozkor ziren

hamar erbesteratuen irudia. Eta jazz musikak

hautsitako isiltasunak. Barraren atzeko zerbitzari arabiarrak oihu

bat-batean:

«A ze gau ederra! Hamar anaia ispiluan

eta nire ama antzua da

Allah laudatua izan dadila». Eta gehitu zigun:

«Uki ezazue zura»

eta orduan barrako zura ukitu genuen.

 

Bide ertzeko larrosa gorriak

landareak al dira?

Edo ideiak?

  1. […] Deir Al-Ghssun, Palestina) eta Mahmud Abu Haxax (Fuwwar eremua, Galileatik gertu, Palestina)2) Abu Hawwax eta Abu Loz3) Xeikh, Ghabarijeh eta MohammedGaurko poemak pedeefe orlegian jaso:32 palestina 4Izan funtsa eta […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: