andreasetagudrun

«emakume batek dioenean sexua kategoria politikoa dela nahaste borrastea hasten da» R.Dalton 3/3 [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten,martitzen pamphletarioak · faszikulukakoak on 2012/03/13 at 09:00

Martitzen on burkide!

Bete dugu hitza (ezinbesteko tresna eraldatzailea berau ere). Esan bezala. Hau duzu Roque Daltonen bildumako hirugarren eta azken talka.

Datorren martitzena Greba Orokorrerako material poetiko eta piktorikoa jorratzeko erabiliko dugu. Ez duzu, beraz, bide honetatik bertsorik jasoko.

Geure PDFa hedatuko duzulakoan:

23DALTONHIRUGARRENA

Andreas eta Gudrun UMPS-[ag]

<ezin da edozer defendatu baina bide guztiak dira zilegi>

HIRUGARREN MAITASUN POEMA

Gure maitasuna ohiz kanpoko egoera batean jaio denez

ohiz kanpokoa dela esango dizute,

esaiezu preseski borrokan ari garela

geurea bezalako maitasuna

(borroka kideen arteko maitasuna)

Salvadorko maitasun arrunt eta ohikoena izan dadin,

ia bakarra.

MAITASUN HOBE BATENTZAT

 

«Sexua kategoria politikoa da».

Kate Milis

 

Inork ez du zalantzan jartzen sexua

bikotearen munduko kategoria denik:

horri lotzen dizkiogu samurtasuna eta bere aldaera basatiak.

Inork ez du zalantzan jartzen sexua

familiako kategoria bat denik:

hortik seme-alabak,

gauak elkarrekin

eta egunak bananduta

(bata ogi bila kalean,

bulegoetan edo lantegietan;

bestea etxeko lanen erretagoardian

sukaldeko estrategia eta taktikan

hilaren amaierako bataila komunean

biziraun ahal izateko).

Inork ez du zalantzan jartzen sexua

kategoria ekonomikoa denik:

nahikoa da prostituzioa aipatzea,

modak,

bakarrik emakumeentzakoak diren egunkarietako sekzioak

edo bakarrik gizonentzakoak direnak.

Nahaste-borrasteak hasten diren eremua

da emakumeak sexua kategoria

politikoa dela dioenean.

Ze emakume batek dioenean

sexua kategoria politikoa dela

agian berez emakume izateari utziko dio

bere buruarentzako emakume bihurtzeko,

emakumea emakumean eratuko da

bere humanitatetik

eta ez bere sexutik,

jakitea limoi zaporezko desodorante magikoa eta zure azala atsegalez laztantzen duen xaboia

napalma ekoizten duen lantegi berak ekoizten duela

jakitea etxeko berezko lanak

etxe jakin bati dagokion klase sozialeko etxeko berezko lanak direla,

sexuen diferentziak

askoz hobe distiratzen duela maitasunaren gau sakonean

mozorrotuta eta arrotz egiten gintuzten

sekretu horiek guztiak ezagutzen ditugunean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: