andreasetagudrun

«Giharren ikuspegitik bi zakurrek baino gutxiago egin dugu» Roque Dalton 2/3 [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten,martitzen pamphletarioak · faszikulukakoak on 2012/03/06 at 08:00

Hementxe gaituzu. Ostera ere puntual. Roque Dalton burkidearen bigarren sorta eskaini nahi dizugu.

Jaso zuzenean gure PDF beroena:

22DALTONBIGARRENA

Andreas eta Gudrun

GERRA

Nire benetako

hondurastar-salvadortar gatazka

neskatila batekin izan zen.

ZU BILUZIK IKUSTEA

María del Carmeni

Irudimenaren arraintxoak

zerurako eskaileran,

galdu ziren gozoki biluziak,

perla latzak,

amona erdi irekiak,

goiztiriaren pepino gaziak,

jakituria metamorfizatua.

Nondik barneratu behar zaitut,

o belar eta gauzen bilduma,

beti amestu izan dudan neskatila

antolatzeko aitzakia:

emakume izen bat

ilustratzeko modu bat.

EPIGRAMA

Historiaren azken 30 urteetan aurki litekeen

mugagabetasun eta adantasun gutxien duen bikotea gara.

Giharren ikuspegitik

bi zakurrek baino gutxi gehiago egin dugu.

Kulturaren angelutik

jelosia gutxi piztu dugu.

Baina maitasun honek hobetuta bueltatu gaitu mundura

eta elkarrentzat ahaztezinak gara.

Orain norbaitek irribarre egin dezan eragingo dugu

edo tristura gozo pusketatxo bat ahogozatu dezala

olerki honetan gure maitasunari buruz hitz eginda.

FALTA DENA

…beste pertsona, pertsona gisa;

beharra bihurtu da

bestearentzat…

Marx

«Klasikoak interesgarriak dira»:

nire atzoko blasfema Romeo eta Julieta ikustetik ateratzean.

Gaur entsaladarako tomate kuota igo dute

eta zerba erraldoiak azaldu dira.

Ogia soberan dago, arrautzak nahikoak dira, arrozak eta babarrunek

ur-jauziek bezala aspertzen gaituzte.

Eskasiak gose mental apur bat ematen du

eta beste gose handia, zioen atzo Flores lodikoteak.

Baina legatza eta bi okel xerrekin

atzean utziko dugu astea.

Kuban benetan falta dena

zu zara.

LA JOIE DE AIMER

Ez nazazu maita

zure patua agortzeko.

Ez nazazu maita

tragedia garaikide bat eraikitzeko

fedegatik.

Barre egin argi eta garbi, laztana.

Barre egin gertutasun eder honen aldi guztian zehar.

Barre egin, barre egin,

nitaz bada ere.

MAITASUNA

Maitasuna nire beste aberria da

lehenengoa

ez harrotzen naizenaz

sufritzen dudana

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: