andreasetagudrun

AZAROAREN 20AN BOZKA WOTAN! [Wagner] [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten,kolaborazioak · Zusammenarbeiten on 2011/11/28 at 09:59

Igo bolumena eta eman boza barnean duzun jainko eroriari, abestu orkestrarekin batera. Utzi bidea gizaki askeei, izan zaitez bidaiaiaria, lantza zenuena eskumakila izango da.

WOTANEN ERORTZEA [Valkiria, hirugarren ekitaldia, hirugarren eszena] Richard Wagner

Adio, ausarta

zu haur ederra!

Zu, neure bihotzeko

harrotasun sakratuena!

Adio! Adio! Adio!

Ihes egin behar badizut

eta ezin bazaitut ostera ikusi,

hartu nire maitasun agurra;

inoiz ez bazara berriro

nire alboan zaldi gainean ibili behar,

edo mahai gainera ezti-ura ekarriko ez badidazu;

galdu behar bazaitut,

zu, nire maitea,

nire begien gozagarri irribarretsua:

eztei-su batek su har dezala,

sekula ezkongai batentzat

erre ez den bezalakoa izan dadila!

Gar goriak harkaitza

ingura dezala;

izu irensleak

herabeak uxa ditzala;

adoregabeak alde egin dezala

Brünnhilderen harkaitzetik! –

Ezkon-nahi bakarrak gura dezala andregai hau,

ni baino askeagoa denak, jainkoak!

 

Begi argi parea,

irribarretsu sarri laztandu nuena,

borrokan zuk duzun jarreragatik

muxua duzu irabazi,

umeen moduko berriketarekin

heroiak laudatu dituzu

ezpain zoragarriekin:

erasoan sarri argia eman zidaten

bi begi distiratsuok,

itxaropenak bihotza

kiskaltzen zidanean,

nire desirak, beldur dardartitik,

gozamenen mundua

zuen amets:

azkeneko aldiz

hartuko dut atsegin

haiei azken

agur musua emanaz!

Gizaki zoriontsuari

bere izarrak egiten dio dirdira:

betiereko dohakabearen

izarra itzali beharko da.

Eskuetan hartzen du bere azala

eta gero alde egiten du

jainkoak zure albotik,

hala, musu batekin kentzen dizu jainkotasuna!

 

Loge, entzun!

Entzun nazazu!

Lehenengo hartan topatu zintudan bezala,

suzko txingarra zinen orduan,

behinola alde egin zenidan,

gar alderrai egin zinen;

orduan lotu zintudan bezala

lotuko zaitut gaur!

Gora gar kulunkaria,

inguratu harkaitza suarekin!

 

Loge! Loge! Zatoz hona!

 

Nire lantza-puntaren

beldur denak

ez dezala nehoiz sua zeharka!

20 wotan pdf hemen eskuragarri pamphletoa euskaraz eta gaztelaniaz.

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<
[zuzeu.com [andreasetagudrun.wordpress.com/-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoAntzokian [samizdatElebiduna [bilingualсамиздат [2011ko azaroa, Bayreuth (Walhalla)// 220 Frimarioa 28 Oktidi CCXX, Bayreuth (Boliwariańska Republika Walhalli)

Richard Wagner’1870 &Gudrun Ensslin &Andreas Baader

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: