andreasetagudrun

ikasle bat falta da eta ez soberan dena [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2011/03/03 at 22:30

Xalbador Ramirezi


[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolako klarionean idazmakina bat zen;

haurrek zilarrezko paperaren kiribilak eragiten zituzten.

Zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolan ez zen ikasle bat falta

zelo paperarekin kortxozko tauletan afixak paratzeagatik.

Bulegoetan ez ziren kea saltzen zuten katedradunak.

Zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolan ez zegoen zinpeko zaintzailerik,

izkina bakoitzean makilatzaile paranoikorik,

idazkaritzako ilaran dirulaguntza nahi zuen apparatxikirik,

pasiorik eta buruko minik gabeko zizelkatzailerik.

Zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

Bretonen Arrain disolbagarriko

eskolan ez zegoen hitz egin aurretik

barkatu eske urduri nago” esaten zuen neurotiko inpostaturik,

ez zegoen hogei urte ehunka euroko soldatarekin

doktoretza bukatu gabeko irakaslerik,

ez zegoen elkarrizketei izua zion ikaslerik,

agian ez zegoen ezta txokolatea saltzeko makinarik.

Agian ez zen ikasle bat falta

eta soberan zegoen guztia ez zegoen

eta zerua zorigaiztoko haizeak

minutuz minutu ezabatzen zuen arbela zen.

[IKASLE BAT FALTA DA

ETA EZ SOBERAN DENA]

2011ko martxoaren 3a, Gasteiz (Tunisia)

Andreas eta Gudrun

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<

 

>umps Angiolillo PamphletistInen<


[zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [bilingualсамиздат

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: