andreasetagudrun

bakoitzak bere ikuspuntua du [poetische samizdat]

In irudidun poemak · poetische Samizdaten on 2010/12/22 at 18:07

gure abenduko bigarren ekarpena (lehena birtualki, aurrekoa papereko zuzeun).

izan funktsa!

andreas baader eta gudrun ensslin

BILBO (JORDANIA)

 

BAKOITZAK BERE IKUSPUNTUA DU

(euro moneta unitatearekin irakurtzeko poema)

·

«Bakoitzak bere ikuspuntua du» dio

hilean 2700 jasotzen dituenak.

«Masaila sorbaldatik bereiziko dizugu» dio

hilean 682 irabazten dituenak.

«Bilatzen ez duelako ez du lanik…» dio

1500 jasotzen dituenak eta

«… ze lana egon badago» gehitzen du

710 irabazten dituenak, eta

710 irabazten dituen lankideak

modu txarrean jaurti dio

 ROBERT DESNOSEN ERRETRATUA:

·

 «Ikusi al duzu askatasuna

Berdintasunarekin oheratzen dela,

 Zatar doa

 Eta ez bada gogaitzen

 itsasoko suge txikia emango diogu

zeinak bere sorbaldak estaliko dituen

 anaitasunaren Estatu Batuetan bezala»

 ·

682 irabazten dituenak singularreko

hirugarren pertsonarekin jarraitu du:

«mundua 1500etik, 682tik, 2700etik, 478tik edo

3500etik ikusten da, hori da bakoitzak duen ikuspuntua»

 pluraleko lehenengoarekin oldartu da azkenik:

«Masailak sorbaldetatik bereiziko dizkizuegu».

·

(«kontuak ez dira hain sinpleak» otu zaio irakurle bati,

bada, esaguzu zein den zure ikuspuntua,
«demagogia hutsa egiten ari zarete kontu honekin»,
ados, psikoanalisia zientzia dela onartzeko prest gaituzu, 
450 sesioko, Onfray testigu)

·

Péret Massonentzako zehaztasun ariketak

egiten ari zen, Ernst bibotea luzapenari ebakitzen

eta Gala errebolberra biratzen. Egun, jakina da

Plaza Berriko ahoak huts egiten zuela aldian-aldian,

orduan, ez zegoen hain argi eta oharpen oro soberan zen.

·

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: